Argiteri berria mustua

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 09:59

Irurtzungo Udalak aurtengo aurrekontuan jasotako inbertsio handiena da argiteria publikoko bonbillak LED teknologiagatik ordezkatzea

Energia planaren barruan jasotako neurria da eta lana dagoeneko egin du Erentxun enpresak 246.692 euroren truke. LEDera aldatzeak argiteria publikoko energia kontsumoa % 68 murriztea ekarriko du edo, bestela esanda, urtean 11.000 euro inguruko aurreztuko ditu udalak.