Iskidiko pertsonaiak gatzaren festan

Guaixe 2019ko uzt. 29a, 13:58

Gatzaren festa ospatu zuten atzo Jatzen eta Irurtzungo Iskidi izaki mitologikoen taldeak parte hartu zuen. Kaleko antzerki bat egin zuen Txaloka antzerki taldearekin batera

Ardien transhumantzia eroa kaleko antzezlana egin zuten Iskidi eta Txaloka taldeak Jatzengo Gatzaren festan. Antzezlanaren helburua Nafarroako transhumantziaren eta axurien garrantzia goraipatzea da. Hortaz, Ardien transhumantzia eroa antzezlanaren protagonistak transhumantzia egiten ari diren ardiak dira. Artzaina ero batek gidatzen ditu ardiak eta, bideanm hainbat pertsonai mitologikoekin elkartzen dira; esaterako, otsoak, galtzagorriak... izakiek ardiak eraso nahi dituzte. 

Festarako sortutako antzezlana izan zen.

Guztira, 26 aktorek egiten zuten antzezlan parte hartzaileak. Ikuskizun ibiltaria izan zen ere. 

Antzezlana ez ezik, beste hainbat izan ziren Gatzaren festan. Esaterako, artzain txakurren erakustaldia eta gatzaren dastaketa. Festan Osasuna futbol taldea omendu zuten.