IV. Futsal Campus Irurtzun despeditu da

Guaixe 2019ko abu. 1a, 10:21

48 neska-mutil trebatu dira Xota fundazioko areto futbol campusean

Uztailaren 22tik 26ra areto futboleko sekretuetan barneratu ziren Sakanako eta inguruetako 48 neska-mutiko, Xota Fundazioak antolatutako IV. Futsal Campus Irurtzun areto futbol campusari esker. Osasuna Magnako Dani Saldise eta Roberto Martil jokalari irurtzundarrek eta San Juan taldeko Igor Etxarrik gidatu zuten campusa, eta esperientzia bikaina izan da guztiendako. Areto futbolean aritzeaz gain, hainbat sorpresa izan dituzte.