Osasuna Magnak Nafarroako laugarren Kopa lortu du

Guaixe 2019ko ira. 9a, 11:32

Aspil Jumpers Ribera Navarrari 2 eta 1 irabazi zion talde berdeak ostiralean Tafallan jokatutako finalean

Ostiralean Areto Futboleko Nafarroako Koparen finala jokatu zuten Osasuna Magna Xotak eta Aspil Jumpers Ribera de Navarrak. Finala Tafallan jokatu zen. Bi taldeak parez pare aritu ziren, lehen zatian bereziki. Mancusok talde berdea aurreratu zuen, baina lehen zatia bukatu baino lehen berdintzea lortu zuen Erriberako taldeko Paulinhok. Bigarren zatian aukera asko egon ziren baina ez zen golik egon eta, azkenean, berdinketa hausteko luzapena jokatu behar izan zuten bi taldeek. Partida bukatzeko bi minuturen faltan Rafa Usinek Osasuna Magnaren aldeko gola sartu zuen eta Imanol Arregiren taldeak Nafarroako Kopa jasotzea lortu zuen, talde berdearen laugarren kopa.