Foruzaingoak 10 marihuana landare atzeman ditu

Guaixe 2019ko ira. 23a, 18:50

Marihuana landaketak atzemateko Nafarroako Gobernuak helikopteroa erailtzen du urtero iraila aldera. Pasa den ostegunean halako hegaldi batean, Irurtzun inguruan, marihuana landaketa ikiusi zuten airetik. Foruzainak tokira joan eta 10 marihuana landare atzeman zituzten. Landareak uzta jasotzeko garaian zeuden eta 1,8 metroko altura zuten. Marihuana landareak polizia etxera eraman zituzten, ikerketarekin segitzeko.