Irurtzunen (L) Aniztasunaren Festa ospakizunarekin batera hizkuntza ekologiaren aldeko mezu sorta zabaldu ziren. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu du 2019. NBEren arabera munduan 6.700 hizkuntza daude eta haietatik % 40 desagertzeko arriskuan daude. Azken horietatik gehienak hizkuntza indigenak dira. Hainbat irudiren bidez bere mezua zabaldu nahi izan du NBEk, euskarara itzuli eta Irurtzunen ikusgai izan zirenak igandean.