Areto futbola

Espainiako selekzioak Rafa Usin konbokatu du

Guaixe 2019ko urr. 16a, 13:14
Rafa Usin, erasoan.

Mundialerako Sailkatzeko Torneoan parte hartuko du Espainiako Selekzioak urriaren 24tik 27ra Polonian eta bertan aritzeko deitu dute Osasuna Magna Xotako jokalaria

Urriaren 24tik 27ra Areto Futboleko Mundialerako Sailkatzeko Torneoa jokatuko da Polonian eta bertan Espainiako selekzioak hartuko du parte. Selekzioak Osasuna Magnako Rafa Usin jokalaria deitu du torneo horretan parte hartzeko. 

Espainiak Finlandia izango du arerio urriaren 24an eta hurrengo egunean Georgiaren kontra ariko da. Azken partida Poloniaren kontra jokatuko du, urriaren 27an. 

Areto Futboleko Mundialak Lituanian jokatuko dira, 2020an.