Herriko dendak aukeratzeko deia

Guaixe 2019ko urr. 19a, 11:11
Emakumezkoa erosketa gurdiarekin.

Irurtzungo Udalak herrian erosketak egiteko gonbidapena egin du. Atzotik azaroaren 8ra Irurtzunen erosketak egiten dituztenek sarien zozketan sartuko dira.

Herrian bertan erosteak autoa ez hartzea eta, ondorioz, lasai eta eroso ibiltzea da Irurtzunen bertan erosteko arrazoi bat. Bestea izan daiteke Irurtzungo dendarien hurbiltasuna. Edo herriko dendak hor daudela eta azken uneren batean zerbait behar izanez gero konponbidea Irurtzundik bertatik atera gabe lortu daitekeela. Gainera, Irurtzungo dendetara joateko kalera atera behar denez, herriari bizitza ematen zaio. Eta zeinek ez du bere herria bizirik sentitu nahi? Horregatik, guztiagatik, Irurtzungo Udalak herritarrak bertako merkataritzaren alde egiteko gonbidapena luzatu die "herrian erosiz denok irabazle" kanpainarekin. 

Kanpaina egiten den bigarren urtea da. Guztira saritan 1.250 euro banatuko ditu udalak. Lehen zatia Trinitateko festen aurretik egin zen eta orain heldu da bigarrena. Gaurtik azaroaren 9ra Irurtzunen erosketak egiten dutenen artean banatuko dira sariak azaroaren 11n. 

ariei dagokionez, herriko dendetan gastatzeko 50 euro euroko txartelak zozketatuko dira, baita antzerki ziklorako abonamenduak. Zozketan parte hartu nahi dutenek Irurtzungo 28 dendetakoren batetik pasa eta dendariei galdetzea besterik ez dute.