Botxa

Irurtzun hirugarrena Elkarteen Arteko Botxa jardunaldian

Guaixe 2019ko urr. 24a, 09:19

Julen Iragik eta Markel Morenok ordezkatu zuten Irurtzun eta 9 bikoteen artean hirugarrenak sailkatu ziren

Larunbatean Elkarteen Arteko Botxa Jardunaldia jokatu zen. Guztira 9 bikote aritu ziren, ondoko elkarteetakoak: Amaya, Txantrea, Berriozar, Antsoain eta Irurtzun. Amaya elkarteko Cristobalek eta Pacok irabazi zuten txapelketa, Berriozarko Cesarren eta Luisen aurretik. Irurtzun ordezkatu zuten Julen Iragi eta Markel Moreno hirugarrenak sailkatu ziren.