Folk musikaren hiriburua bihurtuko da Irurtzun

Guaixe 2019ko urr. 25a, 12:58

Suakai taldearen 'Sustraiak' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Udazkenero bezala, duela 27 urte, Folk ametsetan zikloa eginen da Irurtzunen. Lehenengo emanaldia igandean, urriaren 27an, izanen da Suakai talde iruindarrarekin. Azaroaren 3an Mikel Markez musikaria arituko da

Folk ametsetan zikloaren 27. edizioa izanen da aurten Irurtzunen. Ia hiru hamarkada hauetan folk musiakren estilo ugari pasa dira eta aurten bi proposamen berri izan dira Irurtzungo kultur etxean. Igandean hasiko da folk musika oinarri duen zikloa Suakai Iruñeko musika taldearen Sustraiak (Raices gaztelaniaz). 19:00etan izanen da emanaldia. Azaroaren 3an, igandea, Mikel Markez abeslariak Biribilean kontzertua eskainiko du, 19:00etan, kultur etxean.

Suakai taldea Claudia Oses eta Igor Caromana musikariek sortu zuten 2016an. Hainbat proiektu dituzte martxan eta haietako bat Sustraiak da, Irurtzunen eskainiko dutena. Igor Apestegia taldeko perkusionistak azaldu dudenez, Sustraiak ikuskizunak Venezuelako haru baten istorioa kontatzen du. Liburu batean irakurtzen du bere aitonak Nafarroatik Venezuelara emigratu zuela, eta, beraz, liburua hartu eta Euskal Herrira bidaia egiten du: "Nafarroako txoko horien musika tradizionala jotzen dugu". Musikaren bidez umeak haren "sustraiak" ezagutuko ditu. "Biribilketa, ezpata dantza eta abar euskal musika tradizionalak daude kontzertuaren oinarrian".

"Tradizionalak diren arren ez dira guztiz ezagunak" Suakaiko Igor Caromana sortuak dira abesti batzuk, beste batzuk berreskuratu dituzte eta moldatu egin dutzte Suakairen estilora. Hortaz, musika tradizionala eta folk musika egiten dute, baina bere estilo propioa du. Taldea oso anitza dela esan du Arostegik, izan ere, Sustraiak ikuskizun bat besterik ez da. "Honetan gure. musikaren jatorria ezagutu daiteke".

Txistua, eskusoinua, dultzaina, biolontxeloa, biolina eta perkusioa batzen dira folk ikuskizun honetan, Aitor Urquiza (txistua eta txirula), Igor Caromana (biolontxelo eta gaita), Claudia Oses (biolina), Iñaki Dieguez (eskusoinua) eta Igor Arostegi (perkusioa) dira Sustraiak ikuskizuneko musikariak. Itziar Perez de Ziriza narratzailea izango da.

Antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Sutraiak, baina Irurtzunen kontzertu bertsioa eginen dute. "Narratzaile bat izango da istorioa kontatzen, eta guk musika jarriko dugu".