Orritz taldearen urteurrena elkarrekin ospatzeko deia

Guaixe 2019ko urr. 25a, 10:06
Orritz dantza taldeko kideak. ARTXIBOA

Orritz Irurtzungo dantza taldeak aurten 30. urteurrena ospatuko du azaroaren 30ean eginen duen jaialdian. Taldetik pasa diren dantzariak gonbidatu dituzte

Azaroaren 30ean 30. urteurren jaialdia eginen du Orritz taldeak eta ekimen horretan hiru hamarkada hauetan taldetik pasa dden jendea egotean nahi dute, beraz, Orritzeko parte izandako jende guztiari gonbidapena luzatu diote. Hortaz, Orritzeko kide izan den edonor dago jaialdira gonbidatuta, bai dantzatzera bai ondoren eginen den afarira ere. Beraz, azaroaren 30ean egingo duten ekitaldian parte hartu nahi dutenek Orritzeko kideekin harremanetan jarri behar dira 651 577 990 zenbakiran edo orritzjunta@gmail.com helbide elektronikoan.