Areto futbola

Osasuna Magnak Valdepeñas hartuko du ostiralean Anaitasunan

Guaixe 2019ko urr. 31a, 10:33
Aurreko denboraldiko partida, Osasuna Magna eta Valdepeñasen artekoa.

Partida bihar jokatuko da, 20:30ean, Anaitasuna pabilioian

Lehen mailako Areto Futboleko Ligan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu, Espainiako selekzioak Polonian jokatu zuelako. Baina aste bateko geldialdiaren ondoren, asteburu honetan itzuliko da liga. 7. jardunaldia izanen da jokoan egonen dena. 

Sailkapenari erreparatuta, azkeneko jardunaldian Osasuna Magna Xotari tanto eskas batengatik irabazi zion Movistar Inter da lehen mailako lider berria (18 puntu), Barçari 3 puntu aterata (15 puntu). Osasuna Magna Xota laugarren postura jaitsi zen (12 puntu), baina lehenbailehen galdu izanaren arantza atera nahi du talde berdeak. Horrela, Osasuna Magnak 9 punturekin sailkapenean 7.a den Viña Albali Valdepeñas taldea hartuko du Anaitasunan, ostiralean, 20:30ean. Partida oso konplikatua espero du Imanol Arregik, Valdepeñaseko taldea oso ongi indartu delako denboraldi honetarako.