Irurtzungo Gau Beltza "maitagarria"

Guaixe 2019ko aza. 5a, 11:51

Urriaren 31n, Gau Beltza ospatzeko, 'Ibilbide beltza' antolatu zuten Irurtzunen. Arrakastatsua izan zen, izan ere, eskainitako 250 gonbidapenak agortu ziren, Txape Iriarte antolatzaileetako batek adierazi bezala

Izaskun Mujika, Ion Barbarin eta Yurena Perez aktoreak zeremonia-maisuak izan ziren. Ipuinen bidez eta txalapartaren doinupean misteriozko giroa sortu zuten Plazaolako zubian hasten zen ibilbidean. Iskidiko pertsonaiak ere atera ziren ibilbidean.

250 pertsonek parte hartu zuten Ibilbide beltzan, espektatiba guztiak gainditu zituzten, eta Txape Iriarte antolatzaileetako batek azaldu duenez, telefonoz parte hartzeko deiak jaso zituzten ere. "Datorren urtean errepikatzeko modukoa" izan dela dio Iriartek. Parte hartzaileen artean ere kritika oso onak izan ditu ikuskizunak: "maitagarria, baldurgarria baino", "oso polita", "herriak lan handia egin du", "muntaia asko gustatu zitzaigun".... izan dira jaso dituzten iritzietako batzuk.