Udazkeneko festak

Guaixe 2019ko aza. 8a, 14:28
Gazteek karropoteoarekin kalejira eginen dute.

Larunbata eta astelehena bitartean San Martin festak ospatuko dira. Igandeko artisau azokan 22 salmahai izanen dira.  

 

Irurtzunen festak, berez, San Martinekin batera ziren, uzta guztiak jaso, azienda basotik jaitsi eta jendea negurako prestatzen hasia zenean. Irurtzungo festak San Martinen joan den mendeko 60ko hamarkadara arte ospatu ziren. Udazkeneko eguraldi txarrak eta gizarteak industriarako aldaketa  egiteak festak Trinitate egunera aldatzera ekarri zuten, gerora, ikasleengatik garilera aldatu badira ere. Hiru data horiek irurtzundarren egutegian ospakizunaren gorri kolorez markatuta daude. Festa zikloa ixteko, Irurtzungo Kultur Kontseiluak eta udalak San Martin festetako egitaraua antolatu dute. 

Egitaraua 
Azaroak 9, larunbata 
13:00etan Vermouth-a, Larrazpin. Antolatzailea; Larrazpi gazte elkartea.
14:00etan Herri bazkaria. Antolatzailea; Larrazpi gazte elkartea.
18:00etan Karropoteoa Larrazpitik hasita. Antolatzailea; Larrazpi gazte elkartea.
23:00etan Kontzertua, Larrazpin: Ekintza Bortitza, Sofokaos eta Titadine&SaLoMon. Antolatzailea; Larrazpi gazte elkartea.
23:30ean Gazte Musc dj-k, Barazki Gunean. 

Azaroak 10, igandea
10:30etik 14:30era Artisau azoka, plazan. (Euria eginez gero, frontoian).
18:00ean Dabitxi taldearen La maquina y yo antzerki-zirku ikuskizuna, kultur etxean. 
18:30ean Gozogintza txapelketa eta dastatzea. Gozoak 18:00etan aurkeztu behar dira Erga Larreak elkartean. 

Azaroak 11, astelehena 
11:30etik 13:30era Tramankulu, haurrendako jolasak, plazan. (Euria eginez gero, frontoian).
14:15ean Jubilatuen bazkaria. Ondoren dantzaldia. 
16:30ean Mus txapelketa, Iratxo elkartean. Izen ematea 16:00ak arte. 
17:30etik 19:30era Xaibor disko-festa, plazan. 
18:30ean Haurrendako txokolate-jana, plazan. (Zeliakoendako egokia). 
20:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan. 

Irurtzungo artisau azokako parte-hartzaileak
Artisaua Jarduera Herria
Jose Antonio Recalde Zura Irurtzun
Mieltxo Saralegi Taloak Irurtzun
Forjas Brun Forjaketa Izurdiaga
Maria Esparza Bitxigintza Izurdiaga
Marino Eztia Iruña
Angel Beunza Kaikuak Gerendiain
Carmen Vegas Ehungintza Iruñea
Josthari Ehungintza/poltsak, mandarrak.. Gartzaron
Zurlan Karameluz estalitako haziak Lasarte
Sojonatura Ukenduak Lekunberri
Itsarria Bitxigintza Berdun
Antsonea gaztandegia Gazta Uztegi
Letzetako ogia Ogia Letzaeta
Mañeko Gozogintza Maiabia
Artilezko hodeiak Ehuna Ziordia
Barrenea Baserriko produktuak Leitza
Eguzkilore Bitxigintza Atxondo
Candido Martinez Buztingintza Alfaro
Nekane Elustondo Imitaziozko bitxiak eta kakorratz lanak Lekunberri
Creaciones Lidia Birziklatutakoekin artisautza Dicastillo
Maika Heras Ehungintza Arbeiza
Oliparok Kakorratz lanak Oiartzun