Areto futbola

Osasuna Magna Xotak gaur Barça liderra du arerio

Guaixe 2019ko aza. 26a, 12:42

Liderraren kontra jokatuko dute gaur berdeek. Argazkia: Artxiboa.

Gaur, asteartean, 21:30ean jokatuko da partida, Bartzelonan

Lehen mailako ligan, Barçak jarraitzen du lider (24 puntu), Movistar Interri puntu bat aterata (23 puntu). Osasuna Magna laugarrena da (15 puntu). Hain zuzen ere, Barça liderraren kontra ariko da Osasuna Magna gaur, azaroaren 26an, asteartearekin, 21:30ean, eta Esport3 eta LaLigaSportsTV telebista kateetan jarraitu ahal izango da.