Lan berdinagatik soldata bera jasotzea. Horixe aldarrikatzen ari dira Hydro enpresako hainbat langile. Gaur zortzigarren protesta eguna dute. LAB sindikatuak deituta lan txanda bakoitzean zenbait orduz geldialdiak egiten ari dira eta bitarte horretan ekoizpena geldiarazten dute, LABetik gaztigatu dutenez. Euren aldarrikapenari oihartzun handiagoa emateko Hydroko langileek gaur manifestazioa eginen dute. 17:30ean lantokitik abiatuko dira, plazan bukatzeko.