Pikugabonak, Pikubestrea, Piku TB, Pikurock… Eta faktoriaren azken produktua Piku-egutegia da. 2020ko egutegi horretako argazkietako protagonistak Pikuxarreko bazkide guztiak dira. Lizarra eta San Martin kaleen bidegurutzean dagoen etxebizitza zaharberritu eta han Pikuxar berria egiteko proiektua dute esku artean. Hain zuzen, zahartutako eraikin horretan egindako argazkiak dira egutegian ageri direnak. Hura eskuratu nahi duenak Pikuxarretik pasa beharko du. Gainera, egutegia osatzen duten argazkiekin erakusketa antolatu dute Pikuxar euskal txokoan. Erakusketa igandean, 12:30ean, mustuko dute eta abenduaren 26ra arte izanen da ikusgai.