Euskarazko ekitaldi sorta abenduan

Guaixe 2019ko abe. 1a, 12:57
Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topagunearen murala.

Irurtzunen euskara sustatzea eta ikustaraztea, bi helburu horiek ditu Aizpea Irurtzungo euskaltzaleen elkartearen egitarauak.

Abenduko oporretan Irurtzunen herritar gehiago daudela baliatuta Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak Euskal Ekitaldiak antolatzen ditu. Ohi bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek abiaraziko dute egitaraua Nafarroaren egunean. Sarrerak zazpi eurotan eskuratu daitezke dagoeneko Pikuxarren, Martxuetan, Estankoan eta Leitzako Maimurren. Euskal Ekitaldietan hutsik egiten ez duen beste hitzordua txangoa da. Baina  Igartubeiti XVI. mendeko tolare baserria ezagutzeko bidaia bertan behera gelditu da, nahikoa jendek izena eman ez duelako. Horrekin batera, bertso afarira joan nahi dutenek abenduaren 8ra arte dute epea Pikuxarretik edo Martxuetatik pasatzeko.  

Egitaraua 
Abenduak 3, asteartea 
17:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bizi dantza. Kiroldegian. 

Abenduak 14, larunbata 
21:30ean Uxue Alberdi eta Julio Soto, bertso afaria. Iratxo elkartean. 

Abenduak 27, ostirala 
12:00etan Euskaraz futbolean, seme-alabak gurasoen kontra, kiroldegian.