Dantza taldearen iragana, oraina eta geroa elkarrekin

Guaixe 2019ko aza. 29a, 13:25
Orritz dantza taldea. UTZITAKOA

Orritz taldearen 30. urteurrena da eta bihar, larunbata, Dantza jaialdia eginen dute, 18:00etan, Irurtzungo frontoian

1989. urtean sortu zen, "etenik" gabe Orritz dantza taldea Irurtzunen. "Aurreragotik zetorren istorioa". Oskia Ollakarizketa Orritzeko kideak azaldu duen bezala, 1960ko hamarkadan talde bat dantzaren ingurua mugitzen hasi zen, "baina garaiaren arabera gelditzen zen eta gero berriz hasi". Duela 30 urte "hiru pertsonek" bilera deitu zuten orduko gazteei zuzenduta: "talde txiki bat elkartu zen". Gaur egun, 25 bat kide inguru ditu dantza taldeak. Bihar, azaroaren 30, larunbata, 18:00etan, taldearen 30, urteurrena ospatuko dute Dantza jaialdi erraldoi batekin. Izan ere, gaur egungo kideak ez ezik, hiru hamarkada hauetan pasa diren dantzariak gonbidatu dituzte ere.


Orritz dantza taldearen argazki zaharra.

Dantza talde bezala sortu zen Orritza duela 30 urte, baina gaur egun "gazte elkarte" edo "kultur talde" bat da: "Euskal folklorea edo kultura sustatzeko elkarte bat da". Euskal dantza tradizionalak dantzatzen dituzte, eta, gainera, Iskidi izaki pertsonai mitologikoen taldea dute: "Dantza gustatu behar zaizun zerbait da, beraz, dantzariak ez zirenak joaerak jotzen hasi ziren eta joaldu taldea sortu zuten. Ondoren, izaki mitologiak etorri ziren". Neska eta mutilen artean 25 kide dira, eta Irurtzundarrak ez zezik beste hainbat herritakoak daudela ere azaldu du Ollakarizketak: esaterako, Arakil, Iza bailara eta Uharte Arakil.

"Gaur egun dantza taldean gaudenok aurrekoetatik ikasi ditugu dantzak, baina hasierakoak herri desberdinetara joan ziren dantzak ikastera hianbat taldetatik etorri ziren ikastera ere". Euskal dantza tradizionala da taldearen oinarria, eta ildo beretik jarraitu dute hamarkada hauetan. "Duela 30 urteko dantzari ohiek esaten digute haiek ez zutela urrats bat modu honetan egiten". Dentoraren poderioz aldaketak egon direla esa du Ollkarizketak, "baina berrikuntza handirik gabe".


Orritz dantza taldearen argazki zaharra.

Jaialdi handia
Dantza taldearen 30. urteurrena ospatzeko 90 bat pertsona bilduko duen ikuskizuna eginen dute bihar, larunbata, 18:00etan, Irurtzungo frontoian. Aurretik, 17:30ean, "eguraldiak laguntzen badu" kalejira egin nahi dute dantzariek. Gaur egungo taldeko kideak ez ezik, dantzari oihak ere ariko dira dantzan. "Nik uste dantzak ez direla ahazten. Hasieran hartu behar izan dute, baina behin hartuta, berehala hartu diote martxa". Emanaldian "aspaldian dantzatzen ez ziren dantzak" egingo dituztela aurreratu du Ollakarizketak. Ondoren, dantzariak afatzera bilduko dira.

Orritz dantza taldearen bereizgarrietako bat jantziak dira. "Auzolanean egin ziren". Hasieratik garrantzia handia eman zieten jantziei, eta dantza bakoitzak bere jantzi propioa du. "Dirurik ez zegoen, eta taldean eta gurasoen laguntzaz egin ziren".