Bizi dantza Irurtzunen!

Guaixe 2019ko abe. 2a, 11:17

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Irurtzungo kiroldegian egonen dira bihar, abenduaren 3a, 17:30ean. Aizpea Euskalzaleen topaguneak antolatu du ikuskizuna

Euskararen eguna, abenduaren 3a, egutegian gorriz markatutako eguna izan ohi da Irurtzungo haurrendako, eta horren haurrak ez direnendako ere; Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak herria bisitatzen duten eguna izan ohi da. Aurten ere Aizpea Euskalzaleen topaguneak pailazoen ikuskizun berria antolatu du biharko egunerako, 17:30ean, kiroldegian. Bizi dantza lehenengo aldiz eginen dute Sakanan.

Bizi dantza ikuskizunean euskal dantzak euskal kulturan eta euskaldunengan duen eraginari erreparatu die pailazoek Vanesa Castaño eta Jon Maya dantzarien laguntzarekin.

Pailazoak azaroaren 29an Iruñeko Baluarten egin behar zuten ikuskizuna, baina UPNko udalak bertan behera utzi zuen kontratua.