Areto futbola

Osasuna Magna Xotak aurrera egin du Errege Kopan

Guaixe 2019ko abe. 12a, 09:18
Osasuna Magnakoak aurreko partida batean gola ospatzen.

Atzo 3 eta 4 irabazi zion Zaragozako Colo Colo taldeari eta final zortzirenetarako sailkatu da Imanol Arregiren taldea

Atzo, asteazkenean, Areto Futboleko Errege Kopako final hamaseirenetako partida jokatu zuen Osasuna Magna Xotak Zaragozan, 2. mailan dabilen Colo Colo taldearen kontra. Partida oso gogorra jokatu zuten bi taldeek eta Osasuna Magnak ederki izerditu behar izan zuen Colo Colo taldea mendean hartzeko, azken unera arte Zaragozakoek ez zutelako partida galdutzat eman eta talde berdeko Asier atezainari lan asko eman ziotelako. Azkenean, Llamasek, Mancusok, Juninho eta Eric Martelek sartutako golei esker 3 eta 4 irabazi zuen Osasuna Magna Xotak eta Errege Kopako final zortzirenetarako sailkatu da.