Paris 365 jangela sozialaren alde

Guaixe 2020ko urt. 8a, 18:48

Iratxo elkartea.

Iratxo elkartean Paris 365 jangela sozialaren aldeko elkartasun diru bilketa eginen da ilbeltzaren 17tik 19ra.

Egoera ahulenean dauden pertsonak laguntzeko Iruñean sortutako ekimena da Paris 365. Jangela soziala da bere egiteko ezagunena, baina beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Guztiak ere, haien leloak dioen modua, “gizarte justiziaren alde, berdintasuna eraikitzen”. Baina ekimenak ekonomia delikatua du eta zorrei aurre egiteko laguntza eskatu du. 

Iratxo elkarteak deialdiarekin bat egin dute eta ilbeltzaren 17tik 19ra elkartasun egitaraua antolatu du. Hilaren 17an, ostiralean, Paris 365i buruzko hitzaldia izanen da. Hurrengo egunean, larunbatean, 21:30ean herri-afaria hartuko du elkarteak. Izen ematea heldu den asteazkenera arte izanen da zabalik Pikuxarren eta Iratxo elkartean bertan. Ilbeltzaren 19an, igandean, Iratxo elkarteak Paris 365aren material salmenta hartuko du (liburuak, diskoak, arropak…), 10:00etatik 15:00etara. Elkarteko taberna jendearendako zabalik egonen da. Han pintxoak dastatu eta edariak edateko aukera izanen da.

Bakarren batek larunbateko afarirako jatekoak eman nahi baditu, edo igandeko azokarako materiala eman nahi badu horretarako aukera ere badu. Itziar Matxain eta Txiki Iriarterekin hitz egin beharko dute horretarako.