Mendia

2019ko mendi irteeren eta Sakanako Ibilaldiaren proiekzioa gaur Irurtzunen

Guaixe 2020ko urt. 10a, 08:45
Sakanako Ibilaldiko irudiak ere ikusi ahalko dira proiekzioan.

Gaur, ostiralean, 19:00etan, Iratxo elkartean izanen da mendi proiekzioa eta auzatea

Irurtzungo Iratxo elkartean iazko balantzea egiteko parada izanen da. Horrela, 2019ko mendi irteeren eta Sakanako Ibilaldiaren inguruko mendi proiekzioa hartuko du Iratxok gaur, ostiralean, 19:00etan. Iazko irteeren argazki eta irudi ikusgarriekin atzera egin eta 2019ko balantzea egin ondoren, aurtengo mendi egutegia jasoko dute Iratxora hurbiltzen direnek, lagun artean auzateaz gozatzen duten bitartean.