Atletismoa

Irurtzunen giro bikaina III. Pikubestrean

Guaixe 2020ko urt. 10a, 13:44

rurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak urteko azken egunean antolatutako III. Pikubestre lasterketa arrakasta handikoa izan zen.

Hasieran 6 urte bitarteko neska-mutikoak aritu ziren korrika, gero 6 eta 14 urte artekoak eta, azkenean helduak (4,2 km), Gernika plaza ardatza zela. Bukatzerakoan, Barazki gunean jarritako karpan opari ederrak zozketatu zituen Pikuxarrek.