Areto futbola

Ion Cerviño selekziora

Guaixe 2020ko urt. 14a, 14:28

Espainiako 17 urtez azpiko selekzioan aritzeko deitu dute 16 urteko irurtzundarra

Espainiako areto futboleko 17 urtez azpiko selekzioan aritzeko deitu dute Xotako Ion Cerviño. 16 urte ditu gazte irurtzundarrak eta Xotako talde jubenilean aritzen da, baina 15 urte zituela debutatu zuen Osasuna Magna Xota talde nagusiarekin, Imanol Arregiren aginduetara. Egun Xotako talde jubenileko jokalaria da baina lehen taldearekin eta bigarren mailako taldearekin zenbait partida jokatu ditu. 

Espainiako 17 urtez azpiko selekzioak lagun arteko bi partida jokatuko ditu Serbian ilbeltzaren 19 eta 23 tartean, eta selekzioan ariko da Ion Cerviño.