Migrazioari buruzko antzezlana Irurtzunen

Guaixe 2020ko urt. 31a, 10:11
Tarima Beltza antzerki taldeko kideak antzezlana prestatzen. TARIMABELTZA

Tarima Beltza taldeak 'A la deriva' Medicos del Mundo GKE-aren antzezlana eginen du etzi, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatu du emanaldia

Altsasuko antzerki taldeak gogoekin landu du Medicos del Mundo Gobernuz Kanpoko Erakundeak sortutako antzezlana. Lanak migratzaileek bizi dituzten egoeren errepasoa egiten du, hainbat esketxen edo tarteen bidez. Greziako antzerki klasikoren piezetatik azken hilabetetan egindako 'Mugitzen diren pertsonak' kanpainako ikus-entzunezkoetara agertzen ditu 'A la deriva' antzezlanak. "Umore beltzarako" tartea ere dagoela esan zuten antolatzaileek aurkezpenean. Etzi, hilaren 2, igandean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean eginen dute antzezlana.

Altsasuko Iortia kultur gunean mustu zuten publiko entregatuaren aurrean. 'A la deriva' hunkitzen duen antzezlan bat da. Pentsarazteko sortua. Lana Juanma Casero Gaztelako antzerkigileak sortu zuen eta eskubideak Medicos del Mundori eman zizkion. Iruñean La puerta roja antzerki konpainiak mustu zuen, eta Anitzartean zerbitzuari esker Sakanara iritsi da Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik. "Opari bat" dela esan zuten taldeko kideek. Juanan Oyarzunek zuzendu du antzezlana.