Areto futbola

Lehen mailak atsedena hartuko du otsailaren 14ra arte

Guaixe 2020ko ots. 5a, 13:09

Espainiako selekzioaren konpromisoengatik, liga eten egingo da otsailaren 14ra arte. Egun horretan talde berdeak Movistar Inter liderra hartuko du Anaitasunan

Espainiako areto futboleko selekzioak dituen konpromisoak direla eta, Lehen Mailako Areto Futboleko Ligak atseden hartuko du. Hurrengo jardunaldia otsailaren 14tik aurrera jokatuko da. Hain zuzen ere, egun horretan bertan Lehen Mailako ligako sailkapenean 6. postuan dagoen Osasuna Magna Xotak Movistar Inter liderra hartuko du Anaitasunan, 21:00etatik aurrera hasiko den partidan. Partida hau Klubaren Eguna izendatu du Xotak, eta, hortaz, Abonu Unibertsala ez duten bazkide eta babesleek euren sarrera erosi beharko dute, prezio merkeagoan.

Atsedenaldiaren ondorengo buelta gogorra izango da. Aste beteko epean hiru partida jokatu beharko ditu Imanol Arregiren taldeak: otsailaren 14an Movistar Inter taldearen kontra, Iruñean; otsailaren 19an Levanteren kontra, Paterna pabilioian; eta otsailaren 22an Viña Albali Valdepeñasen kontra, Valdepeñasen.