Galesko herri doinuak, letrak eta kantak Irurtzunen

Guaixe 2020ko ots. 14a, 11:30

Gwilym Bowen Rhys musikaria. UTZITAKOA

Gwilym Bowen Rhys musikariaren kontzertua izanen da igandean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean

Galesez abesten du Gwilym Bowen Rhys kantautoreak. Bere herriko hizkuntzan abesten hasi zen txikia zenetik. Gaur egun, doinu tradizionalak eta gaur egungoak uztartzen diut, baina beti ere bere arbasoen hizkuntza ahaztu gabe. Etzi, igandean, 19:00etan kontzertua eskainiko du Irurtzungo kultur etxean. elidyr Glyn musikariarekin ariko da.

Lehenengo diskoa 2016an atera zuen Bowenek '0 Groth Dadler deietutakoa, oso gazte zela. Ordutik, karrera arrakastatsua izan da bere ibilbidea, izan ere, gales hizkuntzan kaleratutako disko hoberenaren saria irabazi zuen. 

Abesti eta doinu berriak proposatzen dituen arren, garai bateko eta tradiziozko Galesko kanten antza handia dute Bowenen abestiek. Izan ere, abesti tradizionalen eta zaharren doinuake ta letrak hartzen ditu eta eraldatzen ditu. Iaz Best solo artist welsh folk award edo Galesezko abeslari bakarlari hoberenari saria irabazi zuen.