Areto futbola

Osasuna Magna Xotak Levante du aurkari gaur

Guaixe 2020ko ots. 19a, 10:32
Roberto Martil, Levanteren kontrako aurreko partida batean.

Lehen Mailako ligako 20. jardunaldia jokatuko du gaur talde berdeak Levante arerio zuzenaren kontra

Gaur, asteazkena, Lehen Mailako areto futboleko ligako 20. jardunaldia jokatuko da. Osasuna Magna Xotak Levante izango du aurkari, 20:30ean Paterna Pabilioian jokatuko den partidan. Sailkapenean talde irurtzundarra 6. postuan dago, 35 punturekin, eta Levante 7. postuan dago, 28 punturekin. Beraz, arerio zuzenen arteko partida lehiatua izango da gaurkoa. Inter Movistar liderraren kontra galdu ondoren, garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute Imanol Arregiren gizonek, baina Levante arerio gogorra da, eta partida estua aurreikusten da.