Botxa

Lirainak, txapelduna

Guaixe 2020ko ots. 21a, 09:35

Nafarroako Botxa Txapelketako B mailako txapelduna da Irurtzungo Lirainak taldearekin

Nafarroako Botxa Txapelketa jokatu da berriki. Botxa petanka antzeko jokoa da, Irurtzungo Iratxo elkartean makina bat jarraitzaile dituena, eta Iratxotik sortutako hainbat taldek hartu zuten parte Nafarroako Botxa Txapelketan. Txapelketako B mailan, Iratxotik sortutako bi taldek jokatu zuten finala, Lirainak taldeak eta AHTrik EZ taldeak. Final oso estutan, Lirainak taldeak 20 eta 16 irabazi zion AHTrik EZ taldeari eta Nafarroako Botxa Txapelketako B mailako txapelduna da talde irurtzundarra. Hirugarren postuan Imotz sailkatu zen eta laugarren postuan Antsoain.