Ihoteak-Inauteriak 2020

Mozorro festa bihar izanen da

Guaixe 2020ko ots. 21a, 09:47
Ihotedromoa mozorrotuz beteko da atzera ere.

Bazkaldu aurretik aterako dira mozorrotuak kalera.

Ihote ospakizunak erritmoz hasteko, herenegun Irurtzungo musika eskolako ikasleen kontzertua izan zen kultur etxean. Segida emateko Atakondoa eskolak mozorroen desfilea, hamaiketakoa, kalejira, Marigorriren erretzea antolatu ditu. Aurreko urtean ostiralez herri-inauteria izan bazen, aurten ez da halakorik izanen arratsaldean, bai ordea kontzertuak Larrazpi gazte elkartean. Kuadrillen irudimena nolakoa den bihar ikusteko aukera izanen da, ohi bezala, irurtzundarrak gai baten inguruan kuadrillako mozorrotuko baitira. 

Egitaraua 
Otsailak 21, ostirala 
10:00etan Atakondoa eskolako inauteria. 
23:00etan Kontzertuak, Larrazpin. 

Otsailak 22, larunbata 
13:30ean Kalejira Galtxagorri txarangarekin. 
14:15ean Bazkaria jubilatu elkartean. 
14:30ean Inauterietako herri bazkaria, eskolako jantokian. 
17:00etan Inauteritako herri-kalejira Galtzagorri txarangarekin, eskolatik abiatuta. 
17:30ean Mozorrotutako pertsonen eta kuadrillen kontzentrazioa. 
18:00etan Inauteriko desfilea eta musika. 
19:00etan Herri txistorra-jana. 

Otsailak 23, igandea 
17:00etan Haurrendako zinema euskaraz kultur etxean: Asto erregea.