Hemen dira Emakumeari buruzko Jardunaldiak

Guaixe 2020ko ots. 28a, 12:56

Irurtzundarrak udaletxe ondoko jolas parkean.

Antzerkia, tailerrak, pintura erakusketa, afaria eta manifestazioa daude antolatuta 27. edizioan.

Irurtzungo emakume taldea, Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada eta Irurtzungo Udalak elkarrekin antolatu dute XXVII. Emakumeari buruzko Jardunaldiak. More koloreko egitarauan gaur  hutsik egiten ez dutenak afaria eta Lorena Arangoaren ondorengo emanaldia dira. Martxoaren 7an, heldu den larunbatean, izanen dira. Afarirako izen ematea asteartera arte zabalik dago, Pikuxar, Fruitis denda edo Zabaleta harategian eman daiteke izena, 20 euro balio du. 

Egitaraua 
Otsailak 28, ostirala 
20:30ean Hortzemuga teatroren En sus zapatos antzezlana, kultur etxean. 

Martxoaren 2tik 31ra 
Irurtzungo pintura tailerraren erakusketa: Hainbat estiloetatik ibilbide bat. Pikuxarren eta Tahonan. 

Martxoak 6, ostirala 
20:30ean Maite Redinen Fotos, hormonas y lexatin antzezlana, kultur etxean. 

Martxoak 7, larunbata 
18:00etan Genero problematika gainditzeko zenbait apunte. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada, kultur etxean. 

22:00etan Afaria eta Lorena Arangoaren emanaldia, eskolako jantokian. 

Martxoak 8, igandea 
12:00etan Antolatu indarrak, batu borroka feministara leloa duen manifestazioa Foru plazatik abiatuko da. Ondoren, bazkari autogestionatua karpan. 

16:30ean Iruñeko manifestaziora joateko hitzordua karpan. 

Martxoak 11, asteazkena 
18:00etan Zinemara ateraldia, plazan. 

Martxoak 13, ostirala 
19:00etan Harremanen inguruan hausnartzen tailerra. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada, kultur etxean.