Irurtzungo pintura tailerraren erakusketak zabaldu ditu 27. Emakumeari buruz Jardunaldiak. Hilabete guztian margolanak Tahonan eta Pikuxar euskal txokoan ikusgai izanen dira. Jardunaldien egitarauaren barruan, gaur, 20:30ean Maite Redin aktorea kultur etxean izanen da. Fotos, hormonas y lexatin antzezlana jokatuko du. Toki berean, bihar, 18:00etan, Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta, genero problematika gainditzeko zenbait apunte saioa izanen da. Larunbatean Emakumezkoari buruzko Jardunaldietan hutsik egiten ez duen afaria izanen da eskoletan. Ondoren, Lorena Arangoa clowndaren ikuskizuna izanen da.
Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta, igandean, 120:00etan, manifestazioa izanen da, Foru plazatik abiatuko dena. Antolatu indarrak, batu borroka feministara leloa herrian barna zabalduko dute. Ondoren, Barazkiguneko karpak bazkari autogestionatua hartuko du. Martxoaren 8ko Nafarroako manifestazioa Iruñeko Antoniuttitik abiatuko da 18:00etan. Hara joateko irurtzundarrek 16:30ean jarri dute hitzordua, karpan.
Egitaraua
Martxoak 11, asteazkena
18:00etan Zinemara ateraldia, plazan.
Martxoak 13, ostirala
19:00etan Harremanen inguruan hausnartzen tailerra. Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanblada, kultur etxean.