Ikusirik COVID-19 birusaren hedapenak sortutako egoera, Irurtzungo Udalak erabaki du ixtea bere kirol-instalazio guztiak, gaztetxokoa, musika eskola eta liburutegia. Udalaren aretoak elkarteei uztea ere eten egin du. Bertan behera gelditu da astearteroko azoka.
Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, garbiketa zerbitzuek normaltasunez lan eginen dutela. Bestalde, udaletxean jendaurreko arreta 09:30etik 13:30era izanen da. Udaletik gomendatu dute “beharrezkoa denean soilik joatea” eta ahal den neurrian Administrazio elektronikoa 948 500 051 telefonoa eta irurtzun@irurtzun.eus e-posta erabiltzea.