Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, asteartero plazan egiten den azoka izanen da gaurtik aurrera. Lehentasunezkoak diren produktuen salmenta postuak besterik ez dira egonen. Hau da, azokara joaten denak elikagaiak opatuko ditu. Azokan hartu beharreko segurtasun neurriak ere zabaldu ditu. Alde batetik, postu bakoitzaren parean metro eta erdiko distantziara segurtasun marra bat izanen da. eta metro erdi atzerago itxaron lerroa hasiko da. Erosteko esperoan dauden pertsonek bi metroko tartea gorde beharko dute haien artean. Behin erosketa egin ondoren, itxaron lerroari ezkerrean paralelo dagoen markatutako bidetik atera beharko dira. Norbera babesteko ekipamendua duen mahai bat ere izanen da azokan.