Badirudi COVID-19 birusak guztia geldiarazi duela, baina egitasmo batzuk aurrera darraite. Tartean, Irurtzungo Pikuxar euskal txoko berria izango denaren lanak aurrera doaz. Otsailean bazkideak garbiketa eta eraiste lanak egiten hasi ziren auzolanean, eta martxoan kisuskilek hondeaketa, saneamendu eta zimendatze lanei ekin zieten. Alarma egoeragatik bi astez geldi egon eta gero, lanek segida izan dute. Aurreikusten da maiatzean Pikuxar berria izango denaren eraikin berriaren hormak altxatzen ikusten hasiko direla irurtzundarrak.
Pikuxar Euskal Txokoa 2003 urtean zabaldu zen, Irurtzungo Mabel taberna izandakoan, Irurtzunen euskal kultura eta ekitaldiak bulkatu eta euskaldunen txokoa bulkatzeko. Ordutik makina bat kultur ekimen antolatu izan dira. Aurreko urtean Pikuxarren 16 urteurrena ospatu zuten, baina dagoeneko egitasmo berria zuten bazkideek: Irurtzungo herri erdian, plaza inguruan, egoitza berria zabaltzea, Pikuberri Euskal Txoko berria izango dena. Horretarako Lizarra kalean behe solairua eta beste bi dituen eraikina erosi zuten, Laboral kutxa dagoena, eta bertan taberna eta elkartea jasoko dituzte.
Proiektua aurrera atera ahal izateko makina bat ekitaldi eta emanaldi antolatu dituzte Pikuxarreko kideek, 2020 urteko egutegi berezia, esaterako. Pikuberri izango den eraikin zaharrean argazki sesio bikaina egin zuten bazkide guztiek.