Koronabirusa Sakanan

Xotak Nafarroa Arena eskainiko du play-offak jokatzeko

Guaixe 2020ko mai. 11a, 11:43

Anaitasunan jokatzen du Osasuna Magna Xotak, baina play-offak Nafarroa Arenan jokatzea eskatuko du.

Lehen Mailako Areto Futboleko ligako titulua erabakitzeko play-offak jokatuko direla erabaki zuen aurreko astean Espainiako Futbol Federazioak eta talde irurtzundarrak play-offak Nafarroan jokatzeko proposamena luzatuko dio gaur Federazioari

Aurreko asteazkenean Espainiako Futbol Federazioak erabaki zuen Lehen Mailako Areto Futboleko liga erregularra bertan behera geratuko dela baina ligako titulua erabakitzeko play-offak jokatu egingo direla, formatu azkarrean eta egoitza bakarrean. Play-offak jokatuko dituzten taldeen artean dago Osasuna Magna Xota talde irurtzundarra. Play-offak noiz eta non jokatuko diren, aldiz, ez zen zehaztu, eta honen aurrean, Xota klubak play-offak Nafarroa Arenan jokatzea eskainiko dio gaur, astelehena, Espainiako Futbol Federazioari.