Ikastaroen matrikula dirua bueltan

Guaixe 2020ko mai. 12a, 12:20
Aizpea euskara taldeak antolatutako Kirola Euskaraz ekimena, udaletxe parean.

Eman ez diren ikastaroengatik dirua garagarzaroaren 1etik 4ra bitartean bueltatuko du udalak.

Irurtzungo Udalak jakinarazi du ikasturte honetako Gizarte eta Kultur ikastaroei eta Helduendako Gorputz jarduerei dagokien matrikulen zati proportzionala bueltatuko duela. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiagatik bertan behera gelditu ziren marrazketa eta pintura, gimnasia leuna, pilates, tonifikazioa-gap, kirol entrenamendua, zumba, hipopresiboak eta jarreraren berrantolaketa ikastaroak. Matrikulak aurretik pagatu, baina jarduerak egin ez zirenez, Irurtzungo Udalak matrikulari dagokion zatia banku-transferentziaren bidez bueltatuko die ikasleei.