Kamioi istripua A-15 autobian

Guaixe 2020ko eka. 3a, 11:37
Kamioi iraulia. Argazkia: Foruzaingoa.

Gidaria arin zauritu da. Ezbeharra Bi ahizpe parean gertatu da.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 09:37an kamioi artikulatu bat bidetik atera eta irauli egin da. Ezbeharraren ondorioz gidaria arin zauritu da. Foru poliziak jakinarazi duenez, Leitzarango Autobia (A-15) Irurtzunerantz itxita dago eta Lekunberriko norabidean errail bat zabalik dago. Foruzainak ari dira desbideraketak egiten eta ezbeharra ikertzen.