Udalak Youtube kanala sortu du

Guaixe 2020ko eka. 4a, 15:29
Irurtzungo Udalaren Youtube kanala.

Dagoeneko historia, kultura edo kirolari buruzko hainbat bideo daude ikusgai.

Irurtzungo Udalak Internet bidez bideo digitalak partekatzeko aukera eskaintzea erabaki du eta bere Youtube kanala sortu du. Udal kideen asmoa da Irurtzunekin erlazioa duten bideoak han biltzea nahi dituenak ikus ditzan. Kultura, kirola, turismoa eta bestelako gaiekin joanen dira bilduma sortzen. Dagoeneko makina bat bideo ikus daitezke aipatu kanalean.