Udal musika eskola matrikula zabalik

Guaixe 2020ko eka. 22a, 10:21
Irurtzungo musika eskola.

Gauertik etzira arte, 16:30etik 20:00etara, edo irailaren 1ean, 2an eta 3an. 

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, musika eskolako heldu den ikasturteko matrikula ikastetxean bertan egin behar dela heldu den astean. Zehazki astelehenetik asteazkenera, 16:30etik 20:00etara. Ikasturtea hasi aurretik beste matrikula epe bat zabalduko da, irailaren 1ean, 2an eta 3an. Musika eskolaren ikasketa planaren, ordutegien eta musika-tailerren berri www.irurtzun.eus web orrian daude eskuragarri. 

Honako ikasketa eskaintza du Irurtzungo udal musika eskolak: musika hizkuntza (6 urtetik aurrera), akordeoia, baetria, klarinetea, txirula, gaita (12 urtetik aurrera), pianoa, saxofoia, trikitixa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa/baxua, musika tailerra (4-5 urtekoendako), fanfarrea, musika tresnen taldeak, abesbatzak, gitarra taldea eta trikitixa taldea.