Areto futbola

Xotako kategoria txikiko taldetan izena ematea zabalik

Guaixe 2020ko uzt. 1a, 12:18
Osasuna Magna Xotako gaztetxoak talde berdearen ekitaldi batean. Artxiboa.

Xotaren Irurtzungo bulegoan eman behar da izena, 10:00etatik 13:00etara, edo telefonoz

Osasuna Magna Xotako zuzendaritzak azaldu duenez, uztailaren 1ean zabaldu da 2020/2021 ikasturterako Osasuna Magna Xotako harrobietako taldeetan izena emateko epea, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Xotak Irurtzunen duen bulegoan (Lizarra kalea 5, 2. pisua, 649 415 806). Izena ematerakoan 50 euro ordaindu beharko dira eta gainontzekoa lehiaketa egutegia hasi baino lehen (Somos Verdes Somos Rojos txartelarekin 120 euro guztira, eta txartelik gabe 100 euro guztira). Kuotak mediku asegurua, mutualitatea, taldeko ekipamendua eta Osasuna Magnako abonua jasotzen du.