Areto futbola

Inter Movistarrek ofizial egin du Dani Saldiseren fitxaketa

Guaixe 2020ko uzt. 13a, 14:20
INTER MOVISTAR

Jokalari irurtzundarrak  talde madrildarrean jokatuko du hurrengo bi denboralditan

Berri jakina zen, baina ostiralean konfirmatu zen, modu ofizialean. Dani Saldise jokalari irurtzundarrak Inter Movistar talde ahaltsuan jokatuko du hurrengo denboraldian. Osasuna Magna Xotako jokalari ohiak bi urtetarako kontratua sinatu du talde madrildarrarekin, eta 25 urte bete berri dituen hegal-pibotak 10 zenbakia jantziko du Inter Movistarren. 

Dani Saldise Xotan trebatu da eta azken urteetan Imanol Arregiren ezinbesteko gizonetako bat izan da. Saldiserekin batera talde irurtzundarrean aritu den Eric Martelek ere Inter Movistarrekin fitxatu du, eta horretaz gain beste 4 jokalarik utzi dute talde nafarra: Araçak, Rafa Usinek, Mario Almagrok eta Alex Llamasek. Klub irurtzundarrean sekulako lana egiten ari dira hurrengo denboraldiko taldea lotzen, eta dagoeneko Toni Escribano, Dani Zurdo, Cesar Velasco eta Fabinho fitxatu dituzte.