Gutxika, baina geroz eta mugimendu gehiago dago frontoietan. Hainbat txapelketa eta torneo antolatu dira, eta horietako bat senior mailako Irurtzun Pilota Torneoa da, uztailetik irailera jokatuko dena, asteartetan eta ostegunetan, Irurtzunen. Guztira 9 bikotek hartuko du parte torneoan, 3 multzotan banatuta.
A multzoko bikoteak Olaetxea-Bergera, Armendariz-Irurita eta Espinal-Arbizu dira; B multzokoak, Retegi-Azanza, Nazabal-Gaskue eta Olano-Alduntzin; eta C multzokoak Ongay-Lazkoz, Ollo-Aldabe eta Murgiondo-Sarasa. Multzo bakoitzean denak denen kontra jokatuko dute eta multzo bakoitzeko bikote onena eta 2. postuan sailkatzen den bikoterik onena sailkatuko dira abuztuaren 21ean jokatuko diren finalerdietarako.
Abuztuaren 21ean finalerdiak jokatuko dira. Finalerdietan multzo bakoitzeko bikote onenak eta 2. postuan geratu den bikoterik onenak hartuko dute parte. Final handiak irailaren 11n jokatuko dira, Irurtzunen.