Orritzeko kideek talde gisa estatutik kanpo egindako aurreneko bidaia izan zen. Hiru hiritan emanaldi bana eskaini zuten. Garagardo festa ospatzen zela-eta Irurtzungo espero zuen korrespontsalak taldekideak haien aparretan ez itotzea. Bestalde, Altsasuko Aitzindari dantza taldea garilean Cantonigrosko nazioarteko jaialdian (Bartzelona) izan zen, eta agorrilean Festa Carballeiran, Zasen (A Coruña) eta Guitirizen (Lugo).