Hydrok 1,5 milioi euro inbertitu ditu Irurtzunen duen lantegian. Hala, aluminiozko profil handiagoak eta doitasun handikoak sortzea ahalbidetuko da, hainbat industria-sektoretan aplikatzeko. Zehazki, Hydrok prentsa bat egokituko du, tamaina handiagoko aluminiozko profilak ekoizteko gaitasuna handitzeko. Egokitzapenak udan eginen dituzte, prentsa egokitua irailean erabili ahala izanen da. Ana Vazquez Hydro Extrusioneko Espainiako eta Portugalgo presidenteordeak esan duenez, Irurtzungo lantegia “aluminioaren estrusiorako estatuan punta-puntako plantetako bat bihurtuko da”.
Hydrori buruz
Konpainiak Norvegian du egoitza eta aluminioaren sektoreko konpainia erabat integratua da, 35.000 langile ditu kontinente guztietako 40 herrialdetan, eta “tokiko esperientzia, irismen globala eta I+Gko gaitasun paregabeak konbinatzen ditu”. Aluminio primarioa, ijezketa, produktu estruituak eta birziklapena ekoizteaz aparte, Hydrok bauxita ateratzen du, aluminioaren industriako 360º konpainia bakarra izateko errefina alumina eta energia sortzen ditu.
Berstalde, Hydro Estrusion konpainia liderra da penintsulan. Aluminio estrusiozko soluzioak hornitzen eta birziklatzen dituzte. Urtean 60.000 tona produktu erauzi eta 55.000 tona aluminio birziklatu ekoizten dira. Hydrok penintsulan aluminiozko profilak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, eta gainazaleko tratamenduak eta balio erantsiko eragiketak eskaintzen ditu, profilak aluminiozko soluzio bihurtzeko, bezeroen zehaztapenak betetzen dituztenak, besteak beste, garraioan, automobilgintzan eta eraikuntzan erabiltzeko. Hydro Extrusionek 500 langile baino gehiago ditu penintsulan.