Hydrok Caritasi hainbat informatika ekipamendu eta eskola-erabilerako beste materialak eman zizkion hilaren hasieran. Caritasek bere laguntza-zerbitzuaren bidez laguntzen dituen familietako haurrei emanen die ekipamendu horiek. Ana Vazquez Hydro Extrusion enpresako presidenteordeak azaldu zuenez, “pandemiak eragindako itxialdian milaka haurrek ezin izan dute urrutitik ikasi, klase birtualak jarraitu ahal izateko gailurik ez dutelako. Dohaintzarekin Hydrok familia horien teknologikoa arrakala murrizten lagundu nahi du, beharrezko teknologia baliabideak izan ditzaten eta haien ikaskuntza eta hezkuntza-garapena ahalbidetzen jarrai dezaten”.
Vazquezek nabermendu zuenez, “zaintza, adorea eta lankidetza dira Hydroren korporazio balioak. Balio horiek gida gisa balio digute gure jardueran eta gure bezero eta laguntzaileekiko eguneroko harremanean, baina aplikagarriak dira, halaber, Hydro presente dagoen tokiko komunitateetan konpainia global gisa egin dezakegunerako”. Dohaintzarekin Hydrok “bere lankidetza-konpromisoa sendotzen du aluminiozko soluzioen horniduratik harago, hala nola osasun-krisian egindako dohaintza ugarien kasuan”.
Bestalde, Maite Quintana Caritaseko idazkari nagusiak azpimarratu zuenez, "zerbitzu honek lan handia egiten du familiekin bizitzako arlo guztietan. 6 hilabetez, 6 urtez edo bizitza osoan laguntzea ekar dezaketen helburu eta lan-plan batzuk adosten dira. Funtsezkoena Caritasetik sortzen den lotura eta erreferentzia da, hezkuntza prozesua ahalbidetuz”.
Hydro eta pandemia
Vazquezek jakinarazi zuenez, osasun-krisia hasi zenetik, konpainia hainbat ekimenekin elkarlanean aritu da gizarteari laguntzeko eta pandemiaren aurkako borrokan laguntzeko. “Hasiera batean, Hydrok aluminiozko profilen fabrikazioan parte hartu zuen, Penintsulako hainbat puntutan kokatutako kanpainako ospitaleen egitura eraikitzeko. Profilak Irurtzungo lantegian egin zituzten, eta 70 tona aluminio baino gehiago ekoitzi dituzte ospitale horietan”.
Bestetik, 400 arnasgailu fabrikatzeko aluminiozko materiala eman zuen enpresak, RNC19 – RESPIRADORES Navarra COVID 19 ekimenaren bidez. “Ekimen hori Nafarroako enpresaburu talde batek jarri du abian, klinikoki baliozkoa den gailu berri bat sortzeko helburuarekin, arnas aparatuen eskaria betetzeko”.
Hydrori buruz
Norvegiako Hydro enpresa aluminioaren sektoreko konpainia erabat integratua da, 35.000 langile ditu kontinente guztietako 40 herrialdetan. Tokiko esperientzia, irismen globala eta I+Gko gaitasuna uztartzen ditu konpainiak. Aluminio primarioa, ijezketa, produktu estruituak eta birziklapena ekoizteaz aparte, Hydrok bauxita ateratzen du, aluminioaren industriako 360º konpainia bakarra izateko errefina alumina eta energia sortzen ditu.