Hydrok Irurtzungo lantegiaren gaitasunak hobetzeko proiektu bati ekin dio: aluminioaren estrusiorako estatuko punta-puntako plantetako bat bihurtzea. Enpresak 1,5 milioi bideratuko ditu 9 hazbeteko prentsa 10ekoa bihurtzeko. Horrek tamaina handiagoko aluminiozko profilak ekoizteko gaitasuna handituko du, estatuko merkatuaren dimentsio doitasuna eta gehieneko propietate mekanikoak ziurtatuz. Egokitzapena orain eginen dute, eta irailerako egonen da martxan prentsa. Handik aterako diren piezak, besteak beste, automobilgintzan, garraioan, eraikuntzan eta nautikan erabiliko dira.
Ana Vazquez Hydro Extrusioneko Espainiako eta Portugalgo presidenteordearen hitzetan, “Irurtzungo gure lantegia beti izan da aitzindaria Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza proiektuen garapenean. Harro gaude hobekuntza berri honekin, bezero zorrotzenen beharren neurrirako irtenbide hobeak eskaini ahal izanen ditugulako”. Hydrok jakinarazi duenez, Irurtzungo lantegiak Aluminium Stewardship Initiative (ASI) ziurtagiria du, aluminioaren balio-katearen ekoizpena, hornikuntza eta gobernu arduratsua aitortzen dituena.
Hydrori buruz
Norvegiakoa da multinazionala. Aluminioaren sektoreko konpainia erabat integratua da, 35.000 langile ditu kontinente guztietako 40 herrialdetan. Estatuan, Irurtzungoaz aparte, beste sei lantegi ditu. Enpresak azaldu duenez, “tokiko esperientzia, irismen globala eta I+Gko gaitasun paregabeak konbinatzen ditugu. Aluminio primarioa, ijezketa, produktu estruituak eta birziklapena ekoizteaz aparte, Hydrok bauxita ateratzen du, aluminioaren industriako 360º konpainia bakarra izateko errefina alumina eta energia sortzen ditugu”.
Irurtzungo lantegian, gaur egun, 140 langilek egiten dute lan. Lantegi horretan urtean 20.000 tona aluminio profil ekoizteko gaitasuna dute. Hydrok azaldu duenez, COVID-19 gaixotasunak eragindako “pandemiaren kontrako borrokan murgildu da lantegia, bere esperientzia eta ekoizpen-gaitasuna gizartearen eskura jarriz. Irurtzunen aluminiozko profilak fabrikatu dira, kanpainako ospitaleen egitura eraikitzeko”. Horretarako, 70 tona aluminio baino gehiago ekoitzi dute. Gainera, 400 arnasgailu fabrikatzeko aluminioa eman du, RNC19 – RESPIRADORES Navarra COVID 19 ekimenarekin lankidetzan.
Hydrok gaineratu duenez, “fabrikako ekoizpena egokitu da COVID-19ari aurre egiteko. Produktu espezifikoak egin ditugu: giroak babesteko eta mugatzeko holtzak, urruntze soziala errespetatzeko diseinatuak; oinetakoak desinfektatzeko felpudoak eta desinfektatzeko arkuak; ate automatikoak; elikagaietarako eta hozteko babes-beirateak edo airea tratatzeko edo desinfektatzeko ekipoak, besteak beste”. Enpresak azaldu duenez, “aluminioa material egokia da COVID-19aren kontrako produktuetan erabiltzeko, material horretan birusak gutxi iraun dezakeelako, korrosioarekiko erresistentzia handia duelako, arintasuna duelako, integrazio funtzionala duelako (hainbat funtzio geometria bakarrean) eta jasangarritasuna duelako, % 100 birziklagarria baita”.
Hydrori buruz
Konpainiak Norvegian du egoitza eta aluminioaren sektoreko konpainia erabat integratua da, 35.000 langile ditu kontinente guztietako 40 herrialdetan, eta “tokiko esperientzia, irismen globala eta I+Gko gaitasun paregabeak konbinatzen ditu”. Aluminio primarioa, ijezketa, produktu estruituak eta birziklapena ekoizteaz aparte, Hydrok bauxita ateratzen du, aluminioaren industriako 360º konpainia bakarra izateko errefina alumina eta energia sortzen ditu.
Bestalde, Hydro Estrusion konpainia liderra da penintsulan. Aluminio estrusiozko soluzioak hornitzen eta birziklatzen dituzte. Urtean 60.000 tona produktu erauzi eta 55.000 tona aluminio birziklatu ekoizten dira. Hydrok penintsulan aluminiozko profilak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, eta gainazaleko tratamenduak eta balio erantsiko eragiketak eskaintzen ditu, profilak aluminiozko soluzio bihurtzeko, bezeroen zehaztapenak betetzen dituztenak, besteak beste, garraioan, automobilgintzan eta eraikuntzan erabiltzeko. Hydro Extrusionek 500 langile baino gehiago ditu penintsulan.