Areto futbola

Osasuna Magna Xotak denboraldiko argazki ofiziala egin du

Guaixe 2020ko ira. 3a, 11:33

Atzo izan zen, Anaitasuna pabilioian

2020/2021 denboraldiko jokalarien eta talde teknikoaren argazki ofiziala egin zuen atzo Osasuna Magna Xotak Anaitasuna pabilioian. 16 jokalari eta 7 teknikari izan ziren kamera aurrean agertu zirenak, Imanol Arregi entrenatzailea buru. Aurten maila goreneko 23. denboraldiari ekingo dio talde berdeak, eraberritutako talde gaztearekin. Imanol Arregik hainbat erabaki hartu beharko ditu, esaterako harrobiko Ion Cerviño, Iñigo Fernandez, Oihan Sanchez eta Aitor Irujo jokalariak plantilla nagusian geratuko diren, 3. mailako Xota B taldean jarraitzen duten edo beste taldeetara utzita aterako diren. 

Jokalari eta teknikariak
Argazkian, goian, ezkerretik eskuinera: Adonai Perez (fisioterapeuta), Jose Angel Obanos (laguntzailea), Aitor Irujo (atezaina), Tony Escribano (defentsa), Roberto Martil (hegala), Txuma Sanguesa (taldeko delegatua), Imanol Arregi (entrenatzailea), Miguel Hernandez (2. entrenatzailea), Wanderson Alves (defentsa), Mancuso Brandao (hegal pibota), Oihan Sanchez (atezaina), Kubala (laguntzailea) eta Luis Pelluz (fisioterapeuta). 

Behean, ezkerretik eskuinera: Dani Zurdo (hegala), Jhonatan Linares (hegala), Fabinho de Lima (hegala), Bynho Ferraz (hegala), Asier Llamas (atezaina), Ion Cerviño (defentsa), Cesar Velasco (hegala), Jesus Preciado (hegal pibota), Iñigo Fernandez (hegala) eta Juninho Da Silva (defentsa).