Areto futbola

Osasuna Magna Xotak aurre denboraldiko lehen partida galdu zuen

Guaixe 2020ko ira. 7a, 11:22

Zaragozaren kontra 1 eta 4 galdu zuten Imanol Arregiren mutilek baina sentsazioak onak izan zirela dio talde berdeak

Xotak lagunarteko lehen partida jokatu zuen asteburuan F. Emotion Zaragoza taldearen kontra, Anaitasuna pabilioian. Hasiera batean lagunarteko partida guztiak bertan behera geratuko zirela zabaldu zuen taldeak, baina, azkenean, segurtasun neurriak beteta, partidetako bat jokatu ahal izan da.

Emaitza ez zen irurtzundarren aldekoa izan. 1 eta 4 irabazi zuten Zaragozakoek, baina talde berdearen sentsazioak onak izan ziren, aukerak sortu zituen eta Imanol Arregiren taldeak, tarteka, dominatu egin zuen. Mancuso, Fabinho eta Wanderson jokalarien falta nabaritu zuten berdeek baina jokalari berriak ongi aritu ziren eta talde berritua martxa hartzen ari da.